EZINeGONA

Ezinegona. Horixe bera eragin zuen Mikelek, eskolara gona jantzita joan zen 15 urteko mutil bilbotarrak, bere eskola propioan. Hau da, gona eramatearen ezintasuna sustatzen dutenei ezinegona. HIRUKI LARROXA kolektiboaren kolaborazioa
Gehiago

[PODKAST-a] Alaitz Kortabarria Igartua (Oñatiko hezkuntza zinegotzia)

Podkast-en dinamika honen baitan Herri Hezitzaileen Sarean edo beste esparru batzuetan sortu diren hausnarketa eta esperientziak konpartituko ditugu. Gaurkoan Alaitz Kortabarria Oñatiko hezkuntza zinegotzia izan dugu gure artean, egungo egoeraz eta aurrera begirakoez hizketan.
Gehiago

Ibai Esteibarlanda: “Herri bat hezitzailea dela diogunean ez da soilik ikuspegi pedagogikoa kontuan hartzen"

Pandemia osteko herri hezitzaileak izenburupean jardunaldia antolatu zuen Oinherrik, hilaren 17an. Bertan,  Euskal Herri hezitzaileago bat eraikitzeko pausuak identifikatu nahi izan zituzten, eta Ibai Esteibarlanda Hiritik at kooperatibako kidea izan zen parte-hartzaileetako bat.  COVID-19ak sortutako erronka berriei hirigintzatik eta komunitatearen parte-hartzetik erantzuteko ildo estrategikoak aurkeztu zituen.
Gehiago

Gau Beltza ospatuko dute Arakaldon

Gau Beltza ospatzeko ekimena egingo du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak datorren urriaren 31n, Laudioko Deabruak, Sorginlarren, Berbalagunak, Basalarrina, Kirikiño taldeekin elkarlanean. Kalabazak jaso eta apainduko dituzte goizean, eta familiei zuzendutako jaia egongo da arratsaldean.
Gehiago

Herri hezitzaileen sarea aurkeztuta, lanerako irrikitan gaude

Martxoaren 27an burutu behar genituen jardunaldiak burutu genituen larunbatean Durangoko San Agustin kultur gunean. Herri Hezitzaileen sarea jendarteratzeko irrikitan geunden eta oraingoan sareko kide diren herri gehienetako ordezkariak elkartu eta familia argazkia ateratzeko parada izan genuen.
Gehiago