Ikasleek eztabaidatu dute zer botatzen duten faltan eta zein aldaketa egin behar diren euren eskolan, ikastetxe feminista izan dadin, eta dekalogoa osatu dute. Irungo Toki Alai institutuan egin dute eta dekalogoa ikasgela guztietan jarri dute, bidea zein den presente izateko.
Gehiago
Herri hezitzaileen gaiari heldu diogu apirilean eta esperimentu bat garatzen ari gara egunotan. Herriko haur eta gaztetxoen eskura jolaserako material desegituratua jarri eta behaketan ari gara: zer erabiltzen dute, non, nola... Ikusitakoak pista asko emango dizkigu plazako diseinu berria osatu ahal izateko.
Gehiago
Martxoaren 26an Lekarozen bildu gara herri hezitzaileen sarea osatzen dugun herrietako kideak (udala, hezkuntza eta herrigintzako eragileak, hirigintza aholkulariak) baita herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik sakontzeko interesa duten beste kide batzuk ere.
Gehiago
Gaurko honetan, Maite Azpiazu eta Izaskun Soto izan ditugu gurean jardunaldien inguruko xehetasunak kontatzen. Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude!
Gehiago
Diman 2018. urtean biribilgunean morez margotu zuten eta 2021ean beste urrats bat gehiago eman dute ELKARREKIN biribilgunea atontze bidean.
Gehiago