Amaiurgo eskolako hezegunea eta Baztango herri hezitzailearen azken berriak

Oraingo honetan Nora Salbotx Alegria gure artean izateko plazera izan dugu. Oinherriren bidelagun aparta eta zenbait alorretan burubelarri ari da Baztandarra. Gaurkoan, Amaiurgo eskolan herriko herritarrekin, eskolako haurrekin eta Aranzadiko elkartekoekin aurrera eramaten ari diren hezegunearen proiektua azaldu digu eta honekin batera Kerizu Beretik (Baztango herri hezitzailea taldea) asteburuan izan dako hitzordutxoaz aritu gara.
Gehiago

Hernani Tratu Onen herria eta gazteak

Oinherriren 7. podkast-ean Tratu Onen Herriaren inguruan jardun dute Arremanitzeko kide diren Maialen eta Ibonek. Beraietaz aparte, Hernani mailan gazteen inguruan "ez izan meme" izenburupean abiatu duten kanpainaz jardun du Udaleko kide den Estitxuk.
Gehiago

[5.PODKAST-A] Eskola kirola eraldatzen jardunaldiak

5. podkast honetan Maite Azpiazu eta Amaia Etxabe izan ditugu gurean eta ESKOLA KIROLA ERALDATZEN jardunaldiaren nondik norakoak azaldu dizkigute
Gehiago

4. podkast-a: 30km/o abiadura muga hizketagai

Herrihezitzaileen sareko herria den Bergarak 30km/orduko abiadura muga ezarri du eta horren inguruan jardun dugu Larraitz Uribesalgo (Herri Hezitzaile taldeko kidea) eta Gorka Artolarekin (Bergarako alkatea). Bien ikuspegitik norabidea zein izan behar den azaldu digute
Gehiago

Transpatioa

Elizalde eskolan 2019an abiatutako prozesu baten kontakizuna entzuteko aukera izan dugu gaurko podkast-ean.Horretarako, Irati Seijo DIez Tabakalerako eta Oinherriko kidea izan dugu geurean baita prozesuko bidelagun izan direnen ahotsak ere.
Gehiago