Putzuetan plast 2. edizioa martxan da jada!

Aurten Putzuetan plast! ekimenaren bigarren edizioa abiatu eta hiri, herri, auzo edo natur inguruetan dauden putzuek jolaserako eskaintzen duten aukera balioan jartzen jarraitu nahi da. Euriak jolaserako eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, putzura salto egin eta zipriztintzearen gozamena aldarrikatu!
Gehiago

[PODKAST-A] Askatu edo moztu Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak

Gure bidelagun den Nora Salbotx Alegriarekin Euskal Hezkuntzagintzaren erronkez hitz egiteko tartea izan dugu azaroaren 16an aurkeztu zuen liburua ardatz harturik. Liburu labur eta sakona dela esan genezake egungo kontakizunetik haragoko ikuspegia eta bizipenetan zentratuz.
Gehiago

San Martingo eskolako patio eraldaketa gertutik ezagutzen

Ikasturtearekin abtera podkast dinamika martxan jartzea da gure asmoa eta aurrekoan idatziz aurreratu genizuen arren, oraingoan San Martin eskolako guraso elkarteko Amaia Velez Izuskiza izan dugu gure artean.
Gehiago

Katamixarren basoa sortu dute Txillarre Baserriak eta Elgoibarko Izarrak elkarlanean

Naturan hazteko eta hezteko gunea da Katamixarren basoa. HH3tik LH6ra arteko umeak hartuko dituzte bertan, eskola orduz kanpo. Naturara gerturatuko dituzte, gauza jakina baita ezagutzea baino gauza hoberik ez dagoela baloratzeko eta zaintzeko; bai eta parte sentitzeko ere. Proiektu honen barruan, baserri mundua ere ezagutuko dute, ortuan lan egiteko eta etxe-abereak zaintzeko aukera ere izango dutelako parte-hartzaileek.
Gehiago

[PODKAST-a] 6 kolore 6 balore proiektuaren inguruan Yogurinarekin hizketan

Oraingo honetan beste elkarte eta pertsonekin batera tartean Pirritx Porrotx eta Marimots, 6 kolore 6 balore proiektua jarri du martxan Yogurinha Borovak Bilbon. Kolore bakoitza balio batekin lotu, kalera irten eta prestaketa guztiak egin ostean elkarte ugariz ingururatuta ANIZTASUNA-ren aldarria plazaratu du Bilboko txoko desberdinetatik Euskal Herri eta Mundu osora!
Gehiago