Albistegia

Azaroaren 30eko OinHerriren jardunaldia Arrasaten

"OinHerri, Herri Hezitzaileak sustatzen" elkarteak hainbat herritakoekin jardunaldia egin zuen Arrasaten.
Gehiago

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak Pasaian

Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eskubideen bermea ezinbestekoa dela azaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun.
Gehiago

“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

OinHerrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.
Gehiago