Herriko eragileen diagnostikoa modu parte hartzailean (Azpeitiko herri hezitzailea)

Herri hezitzailea egituratzen den 7 giltzarriekiko Azpeitiko eragileak nola kokatzen ziren aztertzeko, burutu zutendiagnostiko parte hartzailearen inguruko informazioa eta emaitzak ikus daiteke hurren publikazioan.

Herri hezitzailea egituratzen den 7 giltzarriekiko Azpeitiko eragileak nola kokatzen ziren aztertzeko, diagnostiko parte hartzaile bat burutu zuten 2019an. Informazio bilketa bat egin zuen Azpeitiko Herri Hezitzailea Taldeak, Udaleko teknikari eta zinegotziak elkarrizketa bidez, eta ikastetxe eta herrigintzako eragileak galdetegi bidez. Galdetegi hau denen ekarpenekin osatu eta arloz-arloko mahaietan aurkezpen saioak burutu zituzten.

Informazioa guztia aztertu eta sailkatu ondoren, arlokako kontraste saioak burutu zituzten, arlo bakoitzeko ondorio nagusiak ateratzeko arlo horretako eragileekin.

Azkenik, herri maiako jardunaldi batzuetan, arlo ezberdinetan jasotako emaitzak elkarbanatu, eta elkarrekin, Azpeitiak herri moduan dauzkan indarguneak eta ahulguneak identifikatu eta hurrengo urteetarako erronka nagusiak definitzeko ariketa burutu zuten.

Erronka hauei erantzuten joateko lau urterako plangintza eratu zuen  Azpeitia herri hezitailea egitasmoak. Hortik etorri dira besteak beste, eskola kirola herri hezitzailearen ikuspegitik eraldatzeko jardunaldiak, gazteekin herriko aisialdia hobetzeko egitasmoa, haurren parte hartzea lantzen hasteko kanal bat sortzeko lanketa eta beste hainbeste.

Publikazioaren amaiaren aurki daitekeen dokumentuan, eragileekin burututako diagnostiko parte hartzailearen arlokako ondorio nagusiak ikus daitezke.