Maiatzaren 26an egingo ditugun jardunaldietarako izen ematea zabalik!

Martxoaren 28an jardunaldiak egitekoak ginen Durangon,  baina bi aste lehenago erabat aldatu zitzaigun plana, maiatzaren 9rako utzi genuen arre,n hor ere ez genuen aurrera eramateko aukerarik izan. Beraz, oraingoan beste formatu batekin gatoz, maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan buruan genuen ideia moldatuta youtubeko kanalean ikusteko aukera izango duzue. 

Duela urte batzuk ekin genion Herri Hezitzaileen bideari, 2012an hain zuzen ere. Ordutik, jardunaldi eta topaketak antolatzeaz aparte, herriak saretzen eta teoria-praktika uztartzen aritu gara. Orain beste puntu interesgarri batean gaudela ikusita, esperientziak konpartitu, elkarezagutu, herrien arteko sarea egonkortu eta aurrera begira jartzeko gogoz gatoz.

Herri Hezitzailea filosofiaren baitan, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz. 

Hauek dira zazpi balioak: 
1.    Haurtzaroaren kultura aitortzea eta errespetatzea.
2.    Parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena eskaintzea.
3.    Aisialdi hezitzailea
4.    Harremanetan, euskara lehenestea
5.    Aniztasunean berdin eta parekide
6.    Ingurune naturala eta kulturala zaindu
7.    Komunitate sarea eta auzolana 

Izena eman eta gehiago jakiteko klikatu hemen