10 urteko ibilbidea ospatzeko festa antolatuko dugu irailaren 30ean Garaion Sorgingunean, eta zu ere bertan izatea nahi dugu.
Gehiago
Oñatik bi konpartsa dauzka: Udalarena eta Atzeko kalekoa. Horietako erraldoi eta txorimalo guztiak katalogatu dituzte eta erakusketan izango dira ikusgai Santa Anan; goizez udalekuetako umeendako eta arratsaldez herritar guztiendako irekiko dute.
Gehiago
2021eko otsailean Zumaian Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik jardunaldiak burutu genituen, herri hezitzaileen sareko hainbat herritan identifikatu genuen behar amankomun bati erantzuteko. Jardunaldien balorazioan, eskola kirola eraldatu nahi zuten herrien arteko foro iraunkor bat sortzearen nahia atera zen.
Gehiago
2019an Erratztuz taldean bildutako gazteek landutako indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aplikatuko dute aurtengo sanpedroetan. Herritarrei gaiarekin arduraz jokatzeko eskatu diete gazteek.
Gehiago
Gaurko egunez Otxandio herri hezitzaileen sarera batu da, aurreko urtetan sareko kide izan da eta gaurkoan berriz irmoki sarera batzeko prestutasuna azaldu du.
Gehiago
Idiazabalgo gaztelekuak bere ateak ireki zituen berriz apirilaren 30ean, bi urtez itxita egon ondoren. Dagoeneko parte-hartze prozesuaren partaide izateko aukera du nahi duenak, izen-ematea zabalik baitago.
Gehiago
Azken urteetan Maitane Basasoro Ziganda Ehuko irakaslea bere doktoretza tesia aurrera eramaten aritu da burubelarri. Ikasleen partaidetzan eragina duten dimentsioak aztertu ditu eta gaurkoan bizitakoak eta ondorioztatutakoak elkarbanatzeko tartetxoa hartu du.
Gehiago