Zalbidia

Zaldibia herri hezitzaile izateko bidean, plaza hezitzailea eraikitzen

Herri hezitzaileen gaiari heldu diogu apirilean eta esperimentu bat garatzen ari gara egunotan. Herriko haur eta gaztetxoen eskura jolaserako material desegituratua jarri eta behaketan ari gara: zer erabiltzen dute, non, nola... Ikusitakoak pista asko emango dizkigu plazako diseinu berria osatu ahal izateko.
Gehiago

Ertzetik Erdira: espazio sorkuntza auzolanez

Otsailaren 17 eta 19an hasiera eman zioten egunero bizi dugun espazio eta ingurua zentzumen berrien bitartez irakurri, ulertu, sentitu eta ikasteko hitzaldi eta tailer egitarauari. Uztailera bitarte hilero gai ezberdinak izango ditugu hizpide, adituen eta arituen laguntzaz, jakintza kolektiboa eraikiz. Lehen gaia: zaintza, nolako itxura dute zaintzan oinarrituriko herri eta auzoek? Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako proiektua martxan da berriz. Eurek egindako lan, ekarpen eta eskaerei erantzun, eta emango diren urratsak haiekin elkarbanatu ostean, ekin zitzaion aldi berriari. Bertan DBH1 eta DBH3 arteko gaztetxoek aktiboki parte hartuko dute, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Animatu!
Gehiago