Komunikazio gerrillaren aldeko manifestu posibleetako bat

Nora Salbotx Alegriak gure webgunerako eginiko lehen kolaborazioa dugu jarraian irakur daitekeena. Bertan, espazioaren hausnarketatik haragoa joan eta komunikazioan jarri du fokua Norak
Gehiago

Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik JARDUNALDI-LIBURUXKA

2021 urte hasieran, urteetan bizitako esperientzietatik eraikitzen joandako diskurtsoak, hirigintzakoa eta hezkuntzakoa, bateratu, elkar elikatu eta elkarrekin aberasteko saiakera bat egiteko gogoz Hiritik At eta Oinherriko kideak harremanetan jarri ginen. Gaur, bide horrek emandako liburuxka oinarri izango duen eta Martxoaren 26an Baztanen “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” izenburupean burutuko dugun jardunaldia iragartzera gatoz.
Gehiago

Sagardo plazako esku-hartzea: hirigintzaren bidez, tokiko komertzioa bultzatuz

Juntura kooperatibak gidatu ditu lanak, Usurbilgo Udalaren eskariz: joan-etorrirako ez ezik, bertan egoteko espazio atsegina sortzea izan dute helburu, komertzioz inguratutako Sagardo plazari bizitasuna eman asmoz.
Gehiago

Ertzetik Erdira: espazio sorkuntza auzolanez

Otsailaren 17 eta 19an hasiera eman zioten egunero bizi dugun espazio eta ingurua zentzumen berrien bitartez irakurri, ulertu, sentitu eta ikasteko hitzaldi eta tailer egitarauari. Uztailera bitarte hilero gai ezberdinak izango ditugu hizpide, adituen eta arituen laguntzaz, jakintza kolektiboa eraikiz. Lehen gaia: zaintza, nolako itxura dute zaintzan oinarrituriko herri eta auzoek? Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

2022ari ere elkarrekin ekin diogu

Otsailaren 4an Oinherri osatzen dugun eragileek mintegia egin genuen Allo herrian, 2025eko iparra definitu, eta 2022ko plangintza elkarrekin adostu eta ekiteko
Gehiago