Oiartzungo Oinherriren aurkezpena

Haurtzaroaren kultura, parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena, aisialdi hezitzaile eta euskalduna, aniztasunean berdin eta parekide, ingurumen natural eta kulturalaren zaintza, komunitate-sarea eta auzolana = OINHERRI
Gehiago

Ari! SORMENA ETA MUGIMENDUA

Bizipoza elkartea, Artaziak kooperatibak eta Gipuzkoako Kirol egokituen federazioak elkarlanean sortutako ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA proiektuaren material padagogikoa aurkeztu dugu . Material honek talde bat aktibatzeko gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziak-ek bideratutako laborategi baten bitartez sortua. Proiektuaren osagaiak hauek dira: #inklusiosoziala @generoikuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskara #sormena #mugimendua #artea #lehiakorezdirenjarduerak #kirola #jarduera fisikoa #gazteak #arte biziak
Gehiago

Zoriak ez du ulertzen ekitateaz

Azken hilabete eta asteetan udako aisialdi eskaintzen gainean informazio mota ezberdina iritsi zait eskuartera. Begirale izateko prestakuntza eskaintzak, begirale izateko hautaketa-prozesuetarako baldintzak eta epeak, haur eta gazteen izen emateaz informatzeko kartelak, covid-aren testuinguruak eragindako neurrien gaineko informazioa, eta azken egunetan udalekuetan parte hartzeko aukera izango duten ume kopuruak, zozketen emaitzak, zerrendak eta honek eragindako emozioen uholdeak (poza batzuentzat, eta haserrealdia besteen etxeetan).
Gehiago

Herriko zazpi eragilek osatuta martxan da, Usurbilgo Oinherri taldea

Usurbilgo Oinherriko taldea herrira aurkezteko ekitaldia burutu dute. Bertan Oinherri zer den azaldu eta taldearen osaera jakitera eman dute, haur eta nerabeekin eginiko lehen lanketaren berri emanez.
Gehiago

Berrituta dator jolasparkeak.eus atari digitala!

Berrituta eta osatuta dator 2017ko uztailean jaiotako jolasparkeak.eus ataria. Lau urteotan Euskal Herri osoan jasotako 60 bat jolasgune, jolas parke eta urgune biltzen ditu gidak. Zerrenda hori handitzen joango da, eta aurrerantzean ‘heziguneak’ izeneko atala ere eskainiko du atariak. Gainera mugikorretatik kontsulta egiteko egokitu dute ataria nork bere herriko espazioak proposatzeko esteka gehituz webgunean.
Gehiago

Katamixarren basoa sortu dute Txillarre Baserriak eta Elgoibarko Izarrak elkarlanean

Naturan hazteko eta hezteko gunea da Katamixarren basoa. HH3tik LH6ra arteko umeak hartuko dituzte bertan, eskola orduz kanpo. Naturara gerturatuko dituzte, gauza jakina baita ezagutzea baino gauza hoberik ez dagoela baloratzeko eta zaintzeko; bai eta parte sentitzeko ere. Proiektu honen barruan, baserri mundua ere ezagutuko dute, ortuan lan egiteko eta etxe-abereak zaintzeko aukera ere izango dutelako parte-hartzaileek.
Gehiago

Herri hezitzailea, filosofiatik ekintzetara

Oinherritu zaitez kanpainak emandako lehenengo aleaz gozatzeko aukera izango duzue jarraian. Lander Juaristi Lasak, Bergaran herri hezitzailearen baitan kokatzen dituen bi ekintzen (migrazio gaiaren lanketa eta erreka garbiketa) inguruan jardun du ondorengo idatzian.
Gehiago