Zumaia

Mariantongo parke berria diseinatzeari ekin dio Zumaiako Haurren Kontseiluak

Aisialdiaren inguruko diagnostikoa egiten ari dira Kontseiluan, eta, besteak beste, Marianton kaleko parke berriaren ezaugarriak definituko dituzte.
Gehiago

[BIDEOA] Eskola kirola eraldatzen Zumaian

Aurten, urte osorako emango dute izena haurrek, eta kirol modalitate konkretuak aukeratu beharrean, jarduera desberdinak egingo dituzte. Asteburu honetan abiatuko dituzte asteburuetako topaketak.
Gehiago

Sortzear da Zumaiako Haurren Kontseilua

Haurren Kontseilua udalerriko alkatetzaren aholkulari organo izaera edukiko duen haur taldea izango da. Zumaiako hiru eskoletako 14 haurrek osatuko dute, eta hilean behin bilduko dira, herriaren inguruko beraien iritzia plazaratzeko.
Gehiago

Munduan zeharreko ipuinak, zumaiarren ahotik Zumaiako haurrentzat

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saio bereziak antolatu ditu Zumaiako Udalak, zenbait herritar eta eragilerekin elkarlanean. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian.
Gehiago

Eskola kirolaren inguruko hausnarketari ekin diote Urola Kostako hainbat udalerritan

Egoeraren azterketa egiteko, galdetegiak prestatu dituzte eskola kirolarekin era bateko edo besteko harremana duten guztien iritzia jasotzeko. Martxoaren 5etik 12ra bitartean bete beharko dira galdetegiak.
Gehiago

ESKOLA KIROLA ERALDATZEN JARDUNALDIA IKUSGAI

Publikazio honetan gaurko egunean zuzenean igorriko dugun jardunaldia ikusgai egongo da
Gehiago