[PODKAST-a] 6 kolore 6 balore proiektuaren inguruan Yogurinarekin hizketan

Oraingo honetan beste elkarte eta pertsonekin batera tartean Pirritx Porrotx eta Marimots, 6 kolore 6 balore proiektua jarri du martxan Yogurinha Borovak Bilbon. Kolore bakoitza balio batekin lotu, kalera irten eta prestaketa guztiak egin ostean elkarte ugariz ingururatuta ANIZTASUNA-ren aldarria plazaratu du Bilboko txoko desberdinetatik Euskal Herri eta Mundu osora!
Gehiago

[BIDEOA] Pasaiako haur eta nerabeak erabakien parte!

Eskubidean planaren baitan haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko Pasaiako Udalak, eskolek eta eragileek eginiko ibilbidea azaltzen duen bideoa da ondoren ikus daitekeena. Bestalde, gaur egun parte hartzea ahalbidetzeko zein egitura duten eta nola funtzionatzen duten azaldu digute Elisabeth Astiasaran De Miguelek eta Jaione Urruzola Arizetak.
Gehiago

Martxan da OinHerri herri hezitzaileko Usurbilgo taldea

Usurbilen OinHerri sare hezitzailearen lehenengo ekintza abiatu dute, haur hezkuntzako Udarregiko ikasleekin, zuhaitz bat landatuz; datozen asteetan, gauza bera egingo dute Aginagako eta Zubietako eskola txikietako ikasleek. Ekainean aurkeztuko dute OinHerriren Usurbilgo taldea.
Gehiago

0 KM-ko Aisialdia

Udaldia gerturatzen ari den honetan, tokian tokiko eragileek egiten duten lana balioan jarri eta ezberdinen arteko (udala, elkarteak...) lankidetzan oinarritutako aisialdi hezitzailearen eskaintza garatzeko, adierazpena sortu dugu Oinherritik.
Gehiago

Kanpo espazioa eraldatzeko beharra ikusirik Baztanen jardunaldi bat burutu dugu

Kanpo espazioa eraldatzeko beharra zegoela ikusirik, Baztango herri hezitzaileak egin duen ibilbidea azaltzeko, Oinherri zer den ezagutzera emateko eta kanpo espazioen eraldaketa egiteko klabe batzuk emateko jardunaldia burutu genuen pasa den asteburuan Elizondon.
Gehiago