Haurren Kontseilua udalerriko alkatetzaren aholkulari organo izaera edukiko duen haur taldea izango da. Zumaiako hiru eskoletako 14 haurrek osatuko dute, eta hilean behin bilduko dira, herriaren inguruko beraien iritzia plazaratzeko.
Gehiago
Bergarako San Martin eskolako Lehen Hezkuntzako patioa berritu egin dute, orain arteko patioaren eredua aldatu eta umeek jolas libreaz gozatzea sustatzeko; guraso elkartetik abiatu zen ideia eta udalak babestu egin du, 48.230 euroko inbertsioa eginda.
Gehiago
Galdera horri erantzuna emateko jardunaldia antolatu dugu urriaren 16an Aiaraldeako Ekintzen Faktorian. Jardunaldi honen baitan nerabezaroaren kulturan sakonduko da eta baita nerabeen parte hartzearen inguruan ere. Horretarako, gonbidatu ezberdinak izango ditugu, tartean Jaume Funes eta Leire San Vicente izango dira jardunaldiari hasiera eman eta gai kokatzeko. Jarraian egitarau osoa
Gehiago
Gaurko honetan Maddi Galparsoro Cid gure komunitate txikian ekarpena egiteko prest dagoen beste kidetako bat aurkeztu nahi dizuegu. Bere lehenengo aldian jolasa, egungo jendartea eta jolasaren esangura eta onurak izan ditu hizpide.
Gehiago
Arroarrek joan zen ostiralean eman zioten ongi etorria Sakulupe parkeari, herritar guztien topaleku izatea nahi duten guneari. Arroa biziberritzeko abiatu zuten prozesu parte-hartzailearen emaitzetako bat da Sakulupe, auzotarrek, Zestoako Udalak eta OinHerrik elkarrekin gorpuztutakoa. Prozesuaren nahiz egitasmoaren inguruko xehetasunak ezagutzeko asmoz, Auzo Elkarteko kideekin solasean aritu da UROLA KOSTAKO HITZA.
Gehiago