HaurrakEreBai Familien Sareak, sinadura bilketa martxan jarri du

HaurrakEreBai Familien Saretik, sinadura bilketa abian jarri dugu, haurrak eta nerabeak eskubide osoko herritarrak izan daitezen eskatzeko eta haien eskubideak helduon eskubideen berdinak izan daitezela, beraien ezaugarri propioak kontutan hartuta. Bereziki adierazi nahi dugu, 14 urte arteko haurrek oraindik gaur soilik ordubetez ateratzeko baimena dutela beste herritarrek ez bezala, hauek ez dute ordu mugarik, tokatzen zaien ordutegi barruan.  
Gehiago

EHUko Joxe Amiamak, HUHEZIko Amaia Arroyo-Sagastak eta NIEko Irene Lopez-Goñik eskainiko dituzte bigarren mintegiko ikastaroak, eta matrikula zabalik dago

Covid-19ak hezkuntzan eragin duen krisiaz hausnartzeko, eta uregntziaz gelditu, pentsatu eta gauzak onbideratzeko hik hasik antolatu duen laborategiko bigarren mintegia maiatzaren 19an abiatuko dugu, eta matrikulazioa dagoeneko zabalik dago. Bigarren mintegi honetan konfinamenduan garrantzi berezia hartu duten irakas-baliabide eta -metodologiak izango ditugu aztegai: teknologia digitalak (HuHeziko irakasle Amaia Arroyo-sagastarekin), etxeko lanak,(EHUko irakasle Joxe Amiamarekin) eta ebaluazio hezigarria(NIEko pedagogia arduradun Irene Lopez-Goñirekin).
Gehiago

Nerea Mendizabal: Beldurrak haurtzaroan

Ia bi aste pasa dira haurrak kalera ateratzen hasi direnetik eta asko aipatu izan da beldurren gaia. Gaurkoan, Nerea Mendizabalek guraso.eus webgunerako otsailean eginiko kolaborazioa dakarkigu. Hain zuzen ere, horretaz diardu, nola ulertu beldurrak eta nola lagundu hauek kudeatzen.
Gehiago

HIK HASI laborategia

Krisialdiak sakon astindu ditu etxeak eta ikastetxeak, egoera berezi honetan aukerak eta arriskuak ikusten dituzte Hik Hasiko kideek. “Ikusirik, osasun krisiak hezkuntza zein ataka estuan jarri duen, krisia eskola hobetzeko baliatu behar dugula ikusten dugu HIK HASItik, eta alderantziz, arriskua ere ikusten dugu orain arte hezkuntzan egin diren hainbat aurrerapausotan krisiaren eraginez atzerapausoak egiteko”.
Gehiago

Datorrenari aurrea hartu behar diogula uste dugu, herria komunitate bezala indartu, herria elkartasunaren eta auzolanaren baloreetan berreraikiz.

Gaurkoan Lekittoko sare herritarreko bolondres batzuk elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Nola hasi ziren, nola antolatu ziren eta zertan ari diren kontatu digute besteak beste.
Gehiago