Bizi dugun egoera ikusita eta aurrera begira haurtzaroa kontuan hartzea nahi dugulako, Oinherri osatzen dugun eragileok manifestu bat plazaratu dugu. Manifestu honetako ideia edo aldarrikapenekin bat egiten baduzu, adierazpenaren amaiaren topatuko duzun estekan izena eman eta batu gurera.
Gehiago
Koronabirusaren hedapena ahalik eta azkarren kontrolatze aldera, konfinamendu osoa aldarrikatu zuten osasungintzako profesionalek alarma egoeraren lehen asteetan, baina behin konfinamendu erabatekoa altxatu delarik eta langile asko lanera itzuli direlarik, lehen planora atera da haurren premiak aitortzearen eta haiek modi ordenatuan kalera ateratzearen aldeko aldarrikapena. Ipar Euskal Herriko haurrak ateratzen dira, eta baita Europako herrialde gehienetakoak ere. Hik Hasik hainbat erreportajetan haurren egoera eta irteera aztertuko ditu, pediatra, psikologo, hezitzaile,arkitekto, eragile eta familiekin besteak beste.
Gehiago
Bergarako haurrek egoera hau nola bizi duten eta etxean zer egiten duten azaldu dute. Beste laguntxo batzuentzako ere gomendioak eman eta koronabirusari alde egiteko eskatu diote kalera irtetzeko irrikitan daudela gehituz.
Gehiago
Elkarrizketa goxo eta hunkigarria egin diote naiz.eus atarian Nora Salbotx Alegriari. Zuzentzen duen Amaiurko eskolan osasun krisialdi honi nola erantzuten ari diren kontatu u. 3 urtetik 12 urte bitarteko 25 ikasle dituzte, 16 familia. Komunitate trinkoa osatzen dute. Salbotxen iritziz, eskolak zaintza lana egin dezake, urrunetik bada ere, baina ez du uste zintzoa denik hemendik aitzinera gertatuko dena kalifikatzea. Bere ustez, hezitzaileek eta eskolak «bertze funtzio bat» dute.
Gehiago
Haurrek koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamendua eta alarma egoera nola bizitzen ari diren ikertzen ari da kideon elkartea. Bertako kide da Nahia Idoiaga EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultateko bilakaera eta Psikologia Saileko irakasleak.Ikerketa egiteko (elkarrizketa amaieran parte hartzeko esteka)haurrei eurei egoera honen inguruko marrazkiak egitea proposatzen diete, gaiaz mintzatzea, eta garrantzitsua deritzote familiek ikerketan parte hartzea,ikerlariek ebidentzia zientifikoak edukitzeko, eta halaber, seme-alabekin egoeraz hitz egin ahal izateko abagunea ezartzen duelako.
Gehiago