Urte berriarekin batera badatoz erronka berriak eta horiekin batera horietara eramango gaituzten herri berriak ere. Herri hezitzaileen sarea urtetik urtera hasten doan sarea baita eta aurten ere zenbait herri batuko dira lankidetza sarera.
Gehiago
Gure bidelagun den Nora Salbotx Alegriarekin Euskal Hezkuntzagintzaren erronkez hitz egiteko tartea izan dugu azaroaren 16an aurkeztu zuen liburua ardatz harturik. Liburu labur eta sakona dela esan genezake egungo kontakizunetik haragoko ikuspegia eta bizipenetan zentratuz.
Gehiago
Egoitz Arruti Uriak ere Eskola Kirolaren inguruko aukera eta abaguneei loturiko bere lehenengo kolaborazioa idatzi du webgunerako. Jarraian irakurgai
Gehiago
Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitarte Euskal Herrian burutuko den ariketa sozialaren nondik norakoak ezagutu ditugu Podkast-ean. Bestalde, Oiartzun, Gorbeialdean eta Getxon nola bizi duten hasi aurreko fasea ere ezagutu dugu eta baita egun horietan zein dinamika abiatuko duten ere.
Gehiago
Gaur Porrotx etorri zaigu bisitan Arakaldora #Arakaldo-ko umeekin eta hain umeak ez garenekin hitz egiteko, alaitzeko eta bihurrikeriak egiteko. Mila mila mila esker arratsalde honengatik Porrotxi eta parte hartu duzuenoi. #etxeangeratukonaiz
Gehiago