Belaunaldien arteko harremanari itzala emango dion gereziondoa landatu da

Adineko pertsonek eta haurrek elkarrekin erabaki dute Pilarreneako lorategian jartzea
Gehiago

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT(2) kantu eta bideoklipen proiektua aurkeztu zuten

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT(2) kantu eta bideoklipen proiektua aurkeztu zuten urtarrilaren 28an Hernaniko Biteri kultur etxean.
Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman zion ekitaldiari “Gurpilak Sutan” kantuarekin. Taldearen emanaldia eta gero, Joxe Mari Agirretxek eta Amaia Elizondok, Bizipoza elkarteko talde eragilearen kideek, aurkezle lanak egin zituzten, bideoklipak aurkeztuz eta hitza emanez ekitaldian parte hartu zutenei.
Gehiago

Putzuetan plast 2. edizioa martxan da jada!

Aurten Putzuetan plast! ekimenaren bigarren edizioa abiatu eta hiri, herri, auzo edo natur inguruetan dauden putzuek jolaserako eskaintzen duten aukera balioan jartzen jarraitu nahi da. Euriak jolaserako eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, putzura salto egin eta zipriztintzearen gozamena aldarrikatu!
Gehiago

Haurren kontseilua abian da Azpeitian

Abian da Azpeitiko Haurren Kontseilua. Herriko ikastetxeetako LH5 eta 6 mailetako haurrek osatutako organu berria da eta tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikuspegia emango dio alkatetzari. Herrian egon daitezkeen arazoei buruzko aholkuak eta proposamenak emango dizkio, zehazki. Azpeitiko Udalak proposamenak entzuteko eta baloratzeko konpromisoa hartu du.
Gehiago

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako proiektua martxan da berriz. Eurek egindako lan, ekarpen eta eskaerei erantzun, eta emango diren urratsak haiekin elkarbanatu ostean, ekin zitzaion aldi berriari. Bertan DBH1 eta DBH3 arteko gaztetxoek aktiboki parte hartuko dute, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Animatu!
Gehiago